Hilero legez, atzo, Txente Askasibar BBVAko lankide jubilatuaren askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin zuten. Oraingoan protesta berezia izan zen, izan ere, Askasibar urriaren 5ean aske utziko baitute.
Elkarretaratzearen deitzaileetako batek azaldu duenez, protesta normaltasunez burutu zuten; baina "Txentek bidalitako eskuminak" jaso zituzten. Gainera, argi daukate, "zigorra bete aurretik Txente askatzea lortu ez badute ere", bere askatasuna "ospatzea eta merezi duen maitasuna eta ohorea ematea" inork ez diela kenduko. Beraz, urriaren 4tik 5era bitarteko gauean, goizaldeko 03:00ak aldera, San Inaziotik Topaseko espetxera aterako den autobusean parte hartuko dutela diote. Bestalde, urriak 5, arratsaldeko 19:30ean, Askasibar San Inaziora heltzea aurreikusten dute eta beraz, lehen agurra egiteko deia luzatu diete herritarrei.
Askasibar 18/98 sumarioan epaitu eta zigortu zuten, bere militantzia politikoaren ondorioz. Hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Dagoeneko eskaeraren 3/4ak beteta ditu eta espetxean jarraitzen du gaixo egonda.
Eskaera egin bazuen ere, justiziak ez zion hirugarren gradua eman; hortaz, zigorra beteta itzuliko da San Inaziora, urrian.
Irakurri Txenteren emazte Otule Garairi eginiko elkarrizketa