"Arraun egiten ikasi nahi duzu?"

uriola.eus 2015ko ira. 24a, 09:30
Argazkia: www.deustuarrauntaldea.com

Deustu Arraun Taldeak bere egoitzako ateak zabalduko dizkio gaur arratsaldean Erriberara hurbildu eta taldea bertatik bertara ezagutu nahi duen orori.

Galdera zuzena da: "Arraun egiten ikasi nahi duzu?". Horixe da Deustu Arraun Taldeak jendartean zabaldu duen gonbidapena arraunean ikasteko. Baldintza bakarra jarri du klubak, gutxienez 10 urte beteta izatea.

Gaur, hilak 24, 18:30etatik aurrera, klubak eskaintzen dituen aukeren inguruko informazioa emango diete klubeko egoitzara hurbiltzen direnei taldekideek. "Arraunean ikasi nahi dutenak eta Bilboko traineruko kide izan nahi dutenak gonbidatuta daude".

 

deustuarrauntaldea.com

Helbidea: Deustuko Erribera 9
Telefonoa: 944 479 917
Eposta

 

"Oso ontzat" eman du 'Tomaterak' denboraldia

Kontxako Banderan sailkatuz -24 traineruren artean 13. postuan- esan dio agur denboraldiari Deustu Arraun Taldeak.

KAE-1 mailara itzuli da 2014/15 denboraldian Deustuko trainerua eta, arraun-denboraldia bukatuta, taldeak "oso ontzat"  jo du egindako lana eta jasotako emaitza. Batetik, mailari eustearen helburua lortu duelako eta, bestetik, "estropada askotan" ohorezko mailan boga egin duelako. Tartean, 'Tomaterak' bandera bat ere eskuratu du, Predreñako bandera, alegia. Ligan, sailkapen nagusian, laugarren postuan bukatu du.

Arraun taldeko zuzendaritzak lantaldea zoriondu du "eginiko lan eta ahaleginagatik". Orain, "ondo merezitako atsedenarekin" gozatuko dute, "indarrak berritzeko".

 

[2015-08-06] Deustu Arraun Taldea: "Itsasoari ez diogu beldurrik"

[2015-07-15] Deustu AT: “Arazo bat dugu: nork egiten dituen lanak eta lanak egiten dituenak ez daki euskaraz”

[2015-07-13] Deustu AT, Aitor Mojas: “Presidentea naizen aldetik, lorturiko emaitzekin oso gustura gaude”