18/98 auziaren baitan, 'Enpresak' atalean, Audientzia Nazionalak 13 urteko kartzela zigorra betetzera zigortua zuen Txente Askasibar bilbotarra. 2009an Auzitegi Gorenak zortzi urte eta erdira murriztu zion espetxealdia.
Zigorraren 3/4ak beteta zituenean, adinagatik eta gaixo egoteagatik hirugarren gradua eskatu arren, ez zioten eman; hortaz, zigorra osorik beteta itzuli zen atzo arratsaldean San Inaziora, 70 urte dituela. Bertan, ehunka lagunen harrera beroa jaso zuen.
Askasibarren BBVA banketxeko lankide ohiak hilero elkartu dira Plaza Biribilean -azkenengo asteazkenean- bere askatasuna exijitzeko. Lankide eta lagunek argi daukate, "zigorra bete aurretik Txente askatzea lortu ez badute ere", bere askatasuna "ospatzea eta merezi duen maitasuna eta ohorea ematea" inork ez diela kenduko.
Atzo goizaldeko 03:00ak aldera, San Inaziotik Topaseko espetxera autobus bat irten zen hainbat familiarteko eta lagunekin.
Arratsaldeko 19:30ean, Askasibar San Inaziora heldu zen. Bertan, lehen agurra egin zioten ehundik gora lagun eta senideek. Besarkadak, loreak eta aurreskua ez ziren falta izan.
Argazkiak: www.naiz.eus
[2015-10-05] Txente Askasibar aske geratu da
[2015-09-24] Txente Askasibarren aldeko azken elkarretaratzea egin dute
[2015-06-24] BBVAko langileek Txente Askasibarren askatasuna exijituko dute beste behin
[2015-04-20] Elkarretaratzea: 'Txente Askasibar askatu!'
[2013-06-14] Txente eta Rupi auzotar presoen salbuespen egoera salatzeko mobilizatu da San Inazio