Hiru gaztek uko egin diote auzitegira joateari eta epaiketa atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia Axier Lopez 2015ko abe. 2a, 09:18

Argazkia: Berria.eus

2007an A-8 autobidearen trafikoa mozteagatik atzo eguerdian Donostiako Auzitegiko akusatuen aulkian eserita behar zuten Asier Alberdi deustuarrak, Saioa Zerain gasteiztarrak, Aritz Azkona arrietarrak, Naroa Ariznabarreta eibartarrak eta Ainara Ladron elgoibartarrak. Halere, horietako hiruk –Ladron, Ariznabarreta eta Azkona–, asmo politikoak dituen epaiketa dela argudiatuta, uko egin diote Espainiako justiziak epaituak izateari.

Ainara Ladron elgoibartarrak, Aritz Azkona arrietarrak eta Naroa Ariznabarreta eibartarrak uko egin diote gaur epaituak izateari. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat 2007an A-8 autobidearen trafikoa mozteagatik. Lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoa dela argudiatuta, ez dute parte hartuko.

Espainiako Gobernuak Segi gazte antolakundea terrorista izendatu behar zuela salatzeko A-8 autobidearen trafikoa –Zarautz inguruan– moztu zuten bost gazteek 2007ko otsailean. Ilegalizazioen aroan bete-betean sartuta ginen artean Euskal Herrian, eta horiei aurre egiteko egin ziren protesta ugarietako bat izan zen A-8koa. “Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”, adierazi dute auzipetuek.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Protesta egin zenetik bederatzi urte igaro dira eta horrek eragin zuzena izan du haien bizitzan eta gaur hiru gazteek desobedientziaren bidea hartzeko erabakian: “Gure bizitza asko baldintzatu du prozesu luze honek. Bederatzi urte luze hauetan atxilotu egin gaituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte, eta orain hirugarren aldiz epaitu nahi gaituzte… Nahikoa dela erabaki dugu”.

 

[2015-11-30] A8 mozteagatik epaiketa izango du Asier Alberdi deustuarrak bihar