Deustuko Jai Batzordeak hautatu ditu 6retan Kulunkan kuadrillako kideak 2016ko pregoilari, eta eurak izango dira BideoSelfi lehiaketako lehen nominatuak. Hitzordua martxoaren 11an dute, arratsaldeko 20:00etan Done Petri plazan.
Jaiek martxoaren 11an hasi eta 20an izango dute amaiera. Egun horietan hainbat ekitaldi izango dira, goiz, arrats eta gauean, adin guztietako herritarrentzat. Eguneko ekitaldi anitzez gain, gauerako, kontzertu oso desberdinak programatu ditu Batzordeak. Musika elektronikoa, rantxerak, rapa... entzuteko aukera izango da.
[2016-02-23] Deustuko jaiei azken ikutuak