Gaur hasiko dira Sarrikoko EKTk antolatutako Kontraekonomia Jardunaldiak

uriola.eus 2016ko api. 18a, 11:02

Sarrikoko EKT Ekonomia Talde Kritikoko ikasleek III. Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu dituzte, gaur hasita maiatzaren 2ra bitartean. Hitzaldiz osatutako egitarau zabala prestatu dute "ekonomia ortodoxoaren dogma eta mitoak hautsi eta herritarren mesedetara egongo den ekonomia" ereduak aurkezteko.

Antolatzaileek argitu dutenez, "kapitalismoak berezko dituen krisietako batean luze daramagu, eta geroz eta bistakoagoa da desberdintasun sozialak areagotu eta prekarietatea zabaldu egin dela, eta gainera diotena diotela ere, egoerak ez duela hobera egingo".

Era berean, salatu dute haien fakultatean ekonomia zientzia soziala dela "aspaldi ahaztu zutela". Ondorioz, Sarrikoko ikasle mugimenduak "ekonomia ortodoxoaren dogma eta mitoak hautsi eta herritarren mesedetara egongo den ekonomia ereduak" aurkezten jarduten duela azaldu dute. Beraz, Sarrikoko unibertsitateko ikasleak, ikasleak oro har eta baita herritar guztiak ere gonbidatzen dituzte III. Kontraekonomia Jardunaldietan parte hartzera, "ekonomiak herritar guztiona behar duelako, eta ez elite gorbatadunarena soilik".

Egitaraua

Apirilak 18, 17:00. Gentrifikazioa euskaraz donostiartzea esaten da: zer da eta Donostiaren kasua. Andeka Larrea (filosofo eta antropologoa) eta Markel Ormazabal (soziologo eta aktibista politikoa).

• Apirilak 19, 18:30. Langile klasearen antolakuntzaren erronkak: eredu sindikalak. ELA, LAB eta CNT.

• Apirilak 21, 18:30. Auge y derrumbe del milagro economico español. Javier Murillo (Doctor en economia).

• Apirilak 25, 18:00. Marxismoa eta krisiak: sarrera bat. EKT.

Apirilak 26, 16:30. El euro contra la ilusion reformista. Joaquin Arriola (Sarrikoko irakaslea).

• Apirilak 27, 17:00. Ekonomia feministaren ekarpenak: enplegutik harago. Mertxe Larrañaga (Sarrikoko irakaslea).

• Maiatzak 2, 16:00. Limites de la socialdemocracia (caso sueco). Mario del Rosal (Doctor en economia).