Guardia Zibilak ez du legez kanpoko materialik aurkitu Deustun miatutako etxean

uriola.eus 2016ko eka. 16a, 09:21
Joan den asteartean Guardia Zibila Blas de Otero kalean

Joan den asteartean Blas de Otero kaleko 13. atariko etxebizitza ia bost orduz miatu zuen Guardia Zibileko esku-hartze eta ikerketa taldea. Efe agentziak ezagutzera eman duenez, ez zuen legez kanpoko ez materialik ez obejkturik aurkitu bertan. Etxeko bizilaguna, Salbeko komisaldegian deklaratu ostean, aske geratu da.

Atxilotuta eraman zutela zabaldu bazen ere, Blas de Otero kaleko 13. atariko bizilaguna ez zuten atxilotu joan den asteartean Guardia Zibilak Estatuko hainbat probintzietan hasi zuen arma-trafikoaren aurkako operazioan. Salbeko komisaldegian deklaratu eta gero aske geratu zen. 

Polizia operazioak Interneten arma lehergarriak erosi eta moldatu ostean berriro ere salgai jartzen dituen sare bat bertan behera uztea zuen helburutzat. Bere baitan atxilotu zuten Alejandro Cao de Benos, Espainian Ipar Koreako enbaxadore lanetan jardun den pertsona. Operazioak zabalik jarraitzen du. 

 

[2016-06-14] Aske utzi dute atzo Deustun atxilotu zuten gizona

[2016-06-14] Arma trafikoa egotzita pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak Deustuko etxebizitza batean