Aire ahizpen kantu zahar eta berriak

uriola.eus 2016ko ekainaren 30a

Deustuko barrutiak euskarazko musikari eskainitako 'Euskarazko musika lehen(a) barrutian' programaren hirugarren edizioa gaur, ekainak 30, bukatuko da Aire ahizpen emanaldiarekin. 

Xalbador bertsolariaren ilobak dira Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpak; kantu artean haziak eta esperientzia handidunak plazan, batez ere Iparraldean. Euren errepertorioan antzinako kantak, klasikoak eta gaur eguneko bertsioak daude. A capela da gustukoen duten formatua, nahiz eta eskainiko dituzten kanta gehienetan Sebastien Desgrans soinu-jotzailearen laguntza izango duten. Iparraldean zeharo ezagunak badira ere, ez dira larregi ibiltzen mugaz honantz.

Kontzertua: Aire ahizpak. Ekainak 30 / 19:30 / Deustuko Udaltegia

kulturabarrutik.eus

[2016-06-07] Txuma Murugarren hasteko