uriola.eus

Gaizka Astorkizaga San Inazioko euskal presoa aske geratu da

  Politika  Deustualdea

Topaseko (Salamancako) espetxea utzita aske geratu da Gaizka Astorkizaga, Fito, lehen orduan. Lau urte eman ditu preso San Inazioko gazteak eta ezarritako zigorra osorik bete eta gero berreskuratu du askatasuna. Espetxe atarian senide, lagun eta auzokideek berotasunez jaso dute eta orain San Inaziora bidea hartu du.

Astorkizaga 2012ko uztailaren 6an atxilotu zuen Ertzaintzak bere burua Bizkaiko Lurrralde Auzitegiako atarian kateatu ondoren, eta geroztik preso dago. Auzitegi Nazionalak lau urteko zigorra ezarri zion, Alberto Marin auzokidearekin eta Alex Bustindu santutxuarrarekin batera, 2009an kutxazain batean, eztanda egitera iritsi ez zen lehergailu bat ezartzeagatik.

2012ko ekainaren 26an Auzitegi Nazionalak Astorkizaga bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen baina ez zuten lortu San Inazioko gaztea atzematea. Honek, uztailaren 6ko arratsaldean, bere burua Bilboko Auzitegietako atean kateatu zuen eta bertan atxilotu zuten.

Astorkizagaren atxiloketaren bideoa 

Harrera auzoan

20:00ak aldera aurreikusi dute Astorkizaga San Inaziora heltzea eta bertan egingo diote auzokideek harrera. Bestalde, uztailaren 24an, igandea, 13:00etatik aurrera, ekitaldia eta herri bazkaria egongo da bere omenez auzoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa