Epaiketa irailaren 19an abiatu zen Parisen baina bi auzipetuak ez dira saioetara aurkeztu. Erakunde terroristako kidea izatea eta haien atxiloketan parte hartu zuten jendarmeen aurkako ‘hilketa saiakera’ egitea egozten diete. Izan ere, apirilaren 9an kontrol batetik ihes egin eta gero tiroketa batean murgildu ziren bi gazteak eta jendarmeak, eta polizietako bat balaz zauritu zuten. Egun bat geroago, apirilaren 10ean, atxilotu zituzten biak.
Epaiketa hasi zen egunean, ez zieten auzitegiko galderei erantzun eta Itziarrek testu bat irakurri zuen esanez, saio hura "Estatu frantzesaren gerra instrumentu" bat zela. Geroztik ez dira epaiketako saioetara joan.
Elkarretaratzea San Inazion
Atzo epaiketa bukatu zen egunean bertan, 50 lagun inguru bildu ziren San Inazion "konponbide garaia" dela aldarrikatu eta "errepresio politikoa" salatzeko.