Eguerdiko 13:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte ahal beste deustuar elkartu nahi dituzte Done Petri plazan, "ozen eta irmo salatzeko euskal presoen dispertsioa, ezartzen zaien salbuespenzeko legedia eta preso gaixo larrien egoera".
Salaketari indarra emateko, hainbat ekimen egongo dira egunean zehar: haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, Deustu kantari, Deustu dantzari, ekitaldia, herri bazkaria, bertsolariak, bingo solidarioa, kontzertuak, material salmenta, elkartasun argazkiak, bideo emanaldiak, dispertsioaren tunela, edariak eta pintxo solidarioak…
Herri bazkarian bazkaltzeko izena eman behar da Herriko tabernan, Izekin edo Bidegorrin gaurko eguna, azaroaren 2a baino lehen.
Egunari amaiera emateko, 19:00etan manifestazioa egingo dute Deustuko kaleetan zehar, frontoitik abiatuta eta 'Dispertsioari stop! Preso gaixo larriak etxera!' leloarekin.