Deustuko barrutian "kultura barra-barra" izango da abenduan

prestaldizkaria 2016ko abe. 1a, 07:01

Argazkia: Atx Teatroa (www.atxteatroa.com)

Antzerkia, bertsolaritza, musika, poesia, ikus-entzunezkoak eta magia ikuskizunak izango dira Deustu, San Inazio-Ibarrekolanda eta Arangoitiko udaltegietan ume, gazte eta helduentzat. Gaur, Atx Teatro konpainiak helduentzako Fakiu! antzezlana taularatuko du Bidarte udaltegian (19:30). 

ATX TEATROA: Fakiu!, antzezlana (helduentzat) / Abenduak 1

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu. Historiaurretik gaur egun arte. Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango. Baina EZZZZ!!! Biolentzia ez!!! gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!!! Eta egia da, arrazoirik gabeko biolentzia ezin da erabili... baina arrazoia dagoenean, eta batez be, beste biderik ez dagoenean?... Zer egin genezake bizirauteko? 

 

UXUE ALBERDI, ONINTZA ENBEITA, JONE URIA eta MIREN AMURIZA: bertso-saioa (helduentzat) / Abenduak 12

Tematika feminista oinarritzat hartuz, gai-jartzaileak ataka ezberdinetan jarriko ditu bertsolariak. Momentu bakoitzean bertsolariek bakarkako ariketan edo binakakoan, egun pil pilean dauden gaiei modu poetikoan erantzun beharko die hitzak eta errimak egoki josiz.

 

ELUR ARRIETA eta VICENT ZARAGOZA: Un mundo de percusión, musika kontzertua (adin guztietakoentzat) / Abenduak 14

Herri musika tradizionala ardatz hartuta, ahotsa eta perkusioa soilik erabiltzen zeneko errpertoriotik hasi eta XX. mendean perkusiorako idatzitako musikara egingo du bidaia bikoteak. Bertan, herri musikan erabili izan diren instrumentu eta tresna bereziez gain, gaur egun perkusio tresna estandarrak kontsideratzen diren hainbat eratako danbor, marinba etabar entzun eta ikusteko aukera izango da.

 

LAUKA TEATROA: Amodioaren ziega, antzezlana (helduentzat) / Abenduak 15

Taldea 2013ko udaberrian loratu zen. Arte Drama Euskal Antzerki Laborategian batu ziren eta hantxe hasi zen bide hau. Beraien egiteko erak eta gustuak ikusita, familia osatu eta Amodioaren ziega obra prestatzen hasi ziren. Orduz geroztik elkarrekin sortzeko gogo eta konpromisoari eutsi diote. Jaio berrien antzera, lau hankatara edo lau eskutara doaz urratsak emanez, beraiek bezala bizitza esploratzeko grinaz eta kuriositatez.

 

KARMELE JAIO: literatura saioa / Abenduak 19

Hiru ipuin liburu –Hamabost zauriZu bezain ahul eta Ez naiz ni–, bi nobelen –Amaren eskuak eta Musika airean–, eta poesia liburu baten –Orain hilak ditugu– egilea. Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramon Barea zuzendariak.

 

POMPOM ANTZERKI TALDEA: Trotamundis, antzezlana (4 eta 10 urte artekoentzat) / Abenduak 21

Ikuskizun umoristikoa da, zeinetan pailazoa, zirkoa eta musika nahasten dira. Matilda eta Mr.Pirul beren ikuskizuna zein ona den erakustera datoz. Baina ez dira uste bezain onak, eta publikoak laster antzemango du hori. Ergelkeria ardatz bezala daukan ikuskizuna, umeek parte hartze zuzena daukatelarik.

 

ZINEBIKLUBA: film laburren erakusketa / Abenduak 22

Euskal sortzaileen sei fim labur proiektatuko dira:

1.- Emakume baserritarrak: bestelako etorkizuna ereiten, MARITXU ARROYO, MIREN SAIZ eta SANTIAGO RONena

2.- Hileta, KEPA SOJOrena 

3.- Jane, Tarzan ez zen horren guay, BEGOÑA VICARIOrena

4.- Erregea, DAVID CUESTArena

5.- Ihesa, ALEJANDRO DIAZ CASTAÑOrena

6.- Hamabietan duelua, UNAI GUERRArena

 

BEHIBI’S TEATRO: Murren bidaia, txotxongilo emankizuna (5 urtetik gorakoentzat) / Abenduak 26

Mur Afrikatik etorri da eta Txema hemen bizi da, elkar ezagutu eta lagun egiten dira. Broder beltzekin kontuz ibili behar dela uste du. Beren familiek ez dute begi onez ikusten. Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk altuak besteak baxuak, batzuk lodi eta besteak meheak. Zein polita den desberdintasuna! Zuriak eta beltzak… edo ez?

 

TOR MAGOA: Hator magiara, magia ikuskizuna(4 eta 10 urte artekoentzat) / Abenduak 28

Familia osoak gozatzeko moduko emanaldia da: umorea eta parte hartzea magiaren eskutik doazen antzezpenak. Txikienengan pentsatutako ikuskizuna da, ez baitira ikusle soil izango. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute.

 

TXAN MAGOA: Ezer ez da dirudiena, magia ikuskizuna (adin guztietakoentzat) / Abenduak 30

Ordu beteko magia emanaldi berria haur eta helduei zuzenduta. Txan Magoak ikusleak hunkitzea, zirrara eragitea du helburu. Bere magia oso zaindua da eta ez da trikimailuez soilik baliatzen, mezuari ematen dio eta garrantzi handiagoa. Magia egitek apenas beha du tresnarik eta are gutxiago tramankulu arraro edo mekanismo zailik.

 

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.