Helburu bikoitza du jarduerak antolatzaileen esanetan. Alde batetik, "euskal presoek eta haien senideek pairatzen duten egoera salatzea" eta, bestetik, "giza eskubideak, konponbidea eta bakea" aldarrikatzea. Horretarako gaur, urtarrilak 3, Done Petri plazan, ekimena antolatu du Deustuko lantaldeak.
Salatzen dut gunera hurbiltzeko eta bertan nork bere salaketa-argazkia egiteko deia egin diete deustuar guztiei Sare lantaldeko kideek.