KARMELE JAIO: literatura saioa / Abenduak 19
Hiru ipuin liburu –Hamabost zauri, Zu bezain ahul eta Ez naiz ni–, bi nobelen –Amaren eskuak eta Musika airean–, eta poesia liburu baten –Orain hilak ditugu– egilea. Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramon Barea zuzendariak.
1. Barrutian kultura barra-barra egitasmoa
Antzerkia, bertsolaritza, musika, poesia, ikus-entzunezkoak eta magia ikuskizunak izango dira Deustu, San Inazio-Ibarrekolanda eta Arangoitiko udaltegietan ume, gazte eta helduentzat 1. Barrutian kultura barra-barra egitasmoaren baitan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatuta.
POMPOM ANTZERKI TALDEA: Trotamundis, antzezlana (4 eta 10 urte artekoentzat) / Abenduak 21
Ikuskizun umoristikoa da, zeinetan pailazoa, zirkoa eta musika nahasten dira. Matilda eta Mr.Pirul beren ikuskizuna zein ona den erakustera datoz. Baina ez dira uste bezain onak, eta publikoak laster antzemango du hori. Ergelkeria ardatz bezala daukan ikuskizuna, umeek parte hartze zuzena daukatelarik.
ZINEBIKLUBA: film laburren erakusketa / Abenduak 22
Euskal sortzaileen sei fim labur proiektatuko dira:
1.- Emakume baserritarrak: bestelako etorkizuna ereiten, MARITXU ARROYO, MIREN SAIZ eta SANTIAGO RONena
2.- Hileta, KEPA SOJOrena
3.- Jane, Tarzan ez zen horren guay, BEGOÑA VICARIOrena
4.- Erregea, DAVID CUESTArena
5.- Ihesa, ALEJANDRO DIAZ CASTAÑOrena
6.- Hamabietan duelua, UNAI GUERRArena
BEHIBI’S TEATRO: Murren bidaia, txotxongilo emankizuna (5 urtetik gorakoentzat) / Abenduak 26
Mur Afrikatik etorri da eta Txema hemen bizi da, elkar ezagutu eta lagun egiten dira. Broder beltzekin kontuz ibili behar dela uste du. Beren familiek ez dute begi onez ikusten. Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk altuak besteak baxuak, batzuk lodi eta besteak meheak. Zein polita den desberdintasuna! Zuriak eta beltzak… edo ez?
TOR MAGOA: Hator magiara, magia ikuskizuna(4 eta 10 urte artekoentzat) / Abenduak 28
Familia osoak gozatzeko moduko emanaldia da: umorea eta parte hartzea magiaren eskutik doazen antzezpenak. Txikienengan pentsatutako ikuskizuna da, ez baitira ikusle soil izango. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute.
TXAN MAGOA: Ezer ez da dirudiena, magia ikuskizuna (adin guztietakoentzat) / Abenduak 30
Ordu beteko magia emanaldi berria haur eta helduei zuzenduta. Txan Magoak ikusleak hunkitzea, zirrara eragitea du helburu. Bere magia oso zaindua da eta ez da trikimailuez soilik baliatzen, mezuari ematen dio eta garrantzi handiagoa. Magia egitek apenas beha du tresnarik eta are gutxiago tramankulu arraro edo mekanismo zailik.
Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.