Taldea zuzentzen duen Joseba Basarrate entrenatzaileak adierazi du "esperotako eta merezitako ametsa" bete dutela. "Ondo egindako lanaren ordaina" da emakumezkoen liga nagusirako bidea zabaltzea. Jasotako "ehunka zorion mezuak" eskertu ditu Basarratek. Asko izan baitira atzotik etengabe taldeak jaso dituen animo eta zorion jakinarazpenak.
Aurretik duten igoera faseari buruz galdetuta, Basarratek ez daki noraino iritsiko diren, "baina jolakari eta teknikari hauek Saniko eta Bizkaiko futboleko historia bizia dira dagoeneko", esan du. Taldeak Twitterren duen profilean, "gora Bizkaiko emakumeen futbola" idatziz zabaldu du bere poza.
Egun, 16 taldek jokatzen dute Iberdola Ligan. Tartean, hiru euskal taldek: Athletic, Real Sociedad eta Oiartzun KEk.
Lorpena
Añorgari 3-1 emaitzarekin irabazi zioten atzokoan San Inazioko neskek eta emaitza horrekin lortu dute matematikoki Bigarren Mailako II. Taldeko bigarren postua Athletic Club Bren atzetik.
Duela hainbat jardunaldi II. Taldeko txapeldun den Athleticek ezin du lehen mailako Iberdrola Ligarako play off-a jokatu talde filiala izaki. Hortaz, lehen aldiz bere historian SD San Ignaciok jokatuko du emakumeen gorengo mailan sailkatzeko fasea.