San Inazioko neskak lehen mailako ametsa betetzetik gertu

prestaldizkaria 2017ko mai. 22a, 12:09

Argazkia: Endika Río‏ @endikario

Bazekiten SD San Ignacioko neskek erronka zaila izango zela lehen mailara igotzeko play-offean Sevilla FCren aurkako norgehiagoka gainditzea. Atzo etxean jokatu zuten partidu erabakiorrean, nahiz atsedenaldian irabazten joan, 3-3 berdinduta amaitu zuten. Hurrengo denboraldian, Iberdrola Ligan jokatuko ez badute ere, pozik eta harro daude erdietsitako lorpen "historikoagatik" eta eginiko lan "izugarriagatik". 

Maiatzaren 14an Sevilla FCren aurka 4-1 galdu eta atzo, maiatzak 21, etxean 3-3 berdindu ostean, lehen mailara igotzeko aukera gabe geratu da SD San Ignacio taldea.

Atsedenaldian aurretik ziren Saniko neskak, 2-1eko markagailuarekin. Bigarren zatian, aldiz, bi aukera garbi galdu zituzten etxekoek, eta Sevillak bigarren gola sartzeko baliatu zuen. Orduan bukatu zen Joseba Basarratek zuzentzen dituen nesken ametsa gorengo kategoriara jauzi egiteko. Ezin izan zuten joaneko 4-1 emaitza irauli. 

Harmaila bete zale izan zuten Saniko neskek lagun eta babesle atzoko partiduan. Gogotsu animatu zituzten taldeko jokalariak oihu eta txalo artean. Giro paregabea izan zen futbol zelaian.

Une politak utzi zituen atzoko egunak, esaterako, bi taldeek kiroltasunez elkar agurtzeko pasilloa egin zutenean. 

 

Izugarria eta historikoa

SD San Ignacioko ordezkariek adierazi dutenez, taldeak gorengo mailara igotzea lortu ez badu ere, denboraldi "izugarria eta historikoa" burutu du. Orain atseden hartzea dagokie jokalariei eta teknikariei. Hurrengo ikasturteari "indartsu" ekingo diotela iragarri dute. 

 

twitter.com/SaniFemenino

www.instagram.com/sanifemenino

[2017-04-24] Futboleko lehen mailara igotzeko fasea jokatuko dute San Inazioko neskek