Los Cosmeticos taldeak Rockein lehiaketa irabazi du

prestaldizkaria 2017ko mai. 31a, 08:45

Argazkia: Iban Camisetaimedia

Maiatzaren 13an egin zen Rockein lehiaketaren finala Basauriko Social Antzokian. Epaimahaiak Deustuko Los Cosmeticos taldea izendatu zuen Euskadi eta Nafarroako talde onena lehiaketara aurkeztu ziren 129 partaideren artean. 

Sari nagusia eskuratu dute hortaz Albert (baxua), Alberto Pelos (bateria) eta Ivan Barriok (gitarra eta ahotsa) osatzen duten hirukoteak. Pozik hartu dute saria. Gutxienez bost abesti grabatuko dituzte (500 kopia CD formatuan), baita bideoklip bat ere, eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko auketa izango dute. Batez ere, “autoestima chutea da guretzat”, adierazi dute taldekideek. Hurrengo bi urtetako “taldearen bizitza konponduko” die sariak. “Bestela, gure kontura grabatu ahal izatea dirutza delako”. Abesti berri batzuk badituzte jada prest. Horiek eta berriak grabatuko dituzte hurrengo urtean El Tigre estudioan sariari esker. 

 

[2017-02-08] Los Cosmeticosen ezustekoa

[2016-06-11] Los Cosmeticos abesti berriak sortzen eta zuzenekoak eskaintzen ari da