Ramon y Cajal kalea osorik eraberritzeko azken faseari ekin diote

prestaldizkaria 2017ko ekainaren 20a

Pio X.aren kalearen eta Done Petri plazaren arteko zatian egingo dituzte obrak eta kalearen atzeko aldeko trenbidean aparkaleku bat. 

Ramon y Cajal kaleko 2 zenbakitik 16ra bitarteko espaloiak zabalduko dituzte, gutxienez bi metroko zabalera lortzeraino. Hortaz, egun estua den espaloia nabarmen zabalagoa izango da lanak bukatzean. Horrez gain, dauden zerbitzuak eta kale-altzariak berriztatuko dira.

Obra ekaineko lehenengo hamabostaldian hasi dute teknikariek. Udalak aurreikusita du 10 hilabetekoa epean bukatzea, milioi bateko aurrekontuarekin.

2016-2019 aldirako Auzokide Planaren barruan "auzokideek lehenetsitako" obra da. 

 

Aparkalekua trenbidean 

Ramon y Cajal kale hasierako atzealdean, erabilerarik ez duten trenbide zatian aparkalekua eraikiko du Udalak, Ramon y Cajal kale erdialdetik amaierara arte egin duen bezala.