Portugaleteren eta Lea Artibairen aurretik helmugaratu ziren tomaterak atzokoan Lekeition, Bizkaiko Traineruan Txapelketan, 11.37 denborarekin. Faborito izendapena berretsi dute, hortaz, Deustuko neskek.
Deustuko mutilek 10. postua eskuratu dute.
Kaiku izan da, aurreikuspen guztien gainetik, 18 segundoko tartearekin azken hiru urtetako txapeldun izan den Urdaibairi gailendu zaiona.
Hurrengo norgehiagoka uztailaren 25ean izango da. Eguerditik aurrera, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute, Lekeition hau ere.