San Inazio jaietan murgilduko da uztailaren 24tik 31ra bitartean auzoa giro onean eta dantzan ipintzeko. Bai umeentzako eta bai helduentzako egitarau zabal eta oparoa prestatu du auzoko Jai Batzordeak bizilagun guztientzako eskuragarri: umeentzako tailerrak, lehiaketak, ikuskizunak, helduentzako dantzaldiak, kontzertuak eta askoz gehiago.
XL jaiak
Aurten San Inazioko Jai Batzordeak 40 urte beteko ditu, eta horregatik izango dira jaiak XL tamainakoak. Umeentzako eta nagusientzako programazioa indartu dute batzordekideek, eta jarduerak auzo osora zabalduko dituzte.
Egitaraua
Uztailak 28, ostirala- Gazte eguna
12:00 Txikigune+eskulanak+jolasak
13:00 Bitxa jaia
17:00 Txikigune+papiroflexia tailerra
17:30 Zumba Isma konkiseko kidearekin
18:30 Umeentzako kareta lehiaketa
21:30 Kontzertuak: Aiaraldeko Sound System, Akerjenbe Sound Sistema eta Zoroen Kluba.
Uztailak 29, larunbata- Gau Elektronikoa
11:00 Mahai-jokoak: partxisa, dominia, kartak
11:30 Buruhandi eta Erraldoien desfilea
12:00 Herri Kirolen erakustaldia
12:00 Txikientzako Molto motorren lasterketa
17:00 Txikigune+eskulanak+jolasak
17:00 Pintura tailerra eta mural erraldoia
23:00 Kontzertuak: I.Vink, ILFlamenco eta Landerground
Uztailak 30, igandea
17:00 Txikigune+ eskulanak+jolasak
19:30 Lee Junior kontzertua
20:00 The Cowboy taldea Bar Boiten
20:00 Recambios Zorroza taldea
22:00 Berbena: Sukar eta Dj Adrian RKM
Uztailak 31, astelehena
19:30 Nock magoaren ikuskizuna