Lehen afera zirkuan

prestaldizkaria 2017ko urr. 5a, 08:55

Irailaren 28ko bertso saioa "berezia" izan zen Deustuko Herriko Tabernan elkartu ziren entzuleen esanetan. Hortaz, hasiera ezin hobea eman zioten Aferak bertso ekimenari.  

Aferak izenak "aukera asko" ematen duela eta, Markel Baroja gai jartzaileak zirkuari lotutako aferak proposatu zizkien bertsotan jardun zuten Enare Muniategi Etxabe, Iker Garitagoitia Astigarragak, Maialen Akizu Bidegainek eta Koldo Gezuraga Seijidori. Saioaren berezitasunaren adibide bertsolariek erabili zituzten mozorroak eta objektuak. Ez da harritzekoa, beraz, umorea jaun eta jabe izatea. Nahiz, gaurkotasun gai serioak ere aipatu zituzten, dela Deustuko Gazte Lokala husteko agindua, dela Kataluniako erreferenduma. Saio beroa ere izan zen, Deustuko Herriko tabernan bero egin zuelako eta publikoa oso hurbil izan zutelako lau bertsolariek. 

Hurrengo aferak urriaren 26an, azaroaren 30ean, abenduaren 19an eta urtarrilaren 25ean izango dira. Egitasmoari bertso bazkari batekin emango diote amaiera otsailaren 24an.  

 

[2017-09-28] AFERAK, gazteak tabernan bertsotan epaileen presiotik urruti