"Ondo bidean, urtearen amaieran" irla bihurtuko dira Deustuibarra eta Zorrotzaurre, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen arabera. Kanala zabaldu ostean, ur-laminaren zerrenda bitan betelanak egingo dituzte, Kanalari trazatu berria bat emanez. "Zorrotzaurreko garapen urbanistikoarekin bat datorren" erribera lerro berri bat eratuko da, hortaz, portuko ur-laminan "beharrezko lurzorua sortzeko". Guztira, eraginpeko aldea ia 50.000 metro karratukoa da.
Atzo herri-administrazioek eta erakundeek sinatutako hitzarmenak egituratu egiten du Deustuko Kanalaren trazatuaren aldaketa fisikoa egiteko erakundeen arteko akordioa. Hitzarmenaren bidez, alde sinatzaileek, bakoitzak bere eskumenen eta eginkizunen arabera, Deustuko Kanalean betelan-obrak egiteko behar diren jarduketak prestatuko ditu. Besteak beste, Bilboko Portuaren Agintaritzak, beharrezko administrazio-baimenak lortu ondoren, Deustuko Kanaleko betelanak egiteko kontratua esleitzeko lizitazio publikoaren deialdia egingo du.
Lizitazioa eta esleipena 2018an egitea dago aurreikusita; eta betelanak 2019an hastea eta 2021ean amaitzea. Obrak egin eta gero, desafektazioa egin beharko da eta ateratako lurzoruak enpresa adjudikaziodunari besterenduko zaizkio. Prozesu hori amaitu ondoren, higiezinak eraikitzeko prozesua hasi ahalko da. Azken urrats hori 2022tik aurrera burutzea dago aurreikusita.
[Betelanak, planoa]