2018/02/04 19:00 - 21:00

Ekitaldia

Kantari aterako dira Deustuko kaleetan barrena Agate Deunaren bezperan

Kantari aterako dira Deustuko kaleetan barrena Agate Deunaren bezperan
Done Petri Plaza, Deustualdea

Urtero bezala, Bihotz Alai Folklore Taldea eta Kantugintza Taldea aurten ere kantuan ibiliko dira kalez kale Deustun barrena Agate Deunaren bezperan.

Horretarako, hurrengo igandean, otsailak 4, Done Petri plazan elkartuko dira, 19:00etan. Hortik abiatuko dira txistularien doinuek lagunduta, betiko abestiak ozen kantatzen.

Bihotz Alai Folklore Taldearen eta Berbaizu Euskara Elkartearen arteko elkarlanari esker urtero antolatzen den ekintza da.