V. Kontraekonomia jardunaldiak antolatu dituzte Sarrikon

prestaldizkaria 2018ko api. 9a, 10:08

Irudia: 'Nuestro mayo rojo liburua' (Txalaparta, 2014)

Bosgarren urtez jarraian Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu. Aurten, apirilaren 10etik 24ra izango dira.

Urteak dira EHUko Sarrikoko fakultateak ikasleei eskaintzen dizkieten "edukiek dituzten mugen" kontziente direla Ekonomia Kritikoko Taldeko kideak, eta honen aurrean, unibertsitateko esparrutik euren ekarpena egitea beharrezkoa iruditzen zaie.

Hala, "eskaintzen diguten hezkuntza kapitalistaren aurrean, langile klasearen mesedetara egongo den jakintza zabaltzeko eta gureganatzeko aukera gisa" aurkezten dituzte Kontraekonomia jardunaldiak.

Jardunaldiak Sarrikoko fakultateko Bulegoen eraikinean izango dira. Ikasleez gain, interesaturik dagoen oro hurbildu eta parte hartzera gonbidatu dute Ekonomia Kritikoko Taldeko kideek. 

 

Egitaraua

Apirilak 10, 17:00. Crisis mundial y acumulación de capital. Valladolideko Unibertsitateko irakasle den Juan Pablo Mateoren eskutik (Ekonomian doktorea).

Apirilak 12, 18:00. Historia del movimiento vasco en Euskal Herria. Joxerra Bustillo (kazetaria eta Nuestro mayo rojo liburuaren idazleetako bat).

Apirilak 18, 17:00. Actualidad de la crítica de la economía política.

Apirilak 19, 18:00. Hezkuntza eta kapitalismoari buruz hausnartzen.

Apirilak 24, 16:30. Teknologia eta kapitala. San Mameseko ikasleen partetik.

 

ektsarriko.wordpress.com