Euskaraldia

Deustuarren atxikimendua jaso du Euskaraldiak

prestaldizkaria 2018ko mai. 14a, 09:22

Hainbat elkartetako kidek eta norbanakok babestu dute Deustualdean Euskaraldia eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egitasmoan parte hartzeko konpromisoa hartu dute, ahobizi eta belarriprest bezala. 

Era guztietako herritarrek bat egin dute Euskaraldiarekin. Irakasle, ikasle, trikitilari, abeslari, dendari, tabernari, futbolari... gazte zein heldu prest agertu dira Deustualdean hizkuntza ohiturak aldatzeko eta egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko. Batzuk ahobizi bezala, lehen hitza beti euskaraz eginez, eta beste batzuk belarriprest bezala, euskara entzuteko gogotsu eta ahal duten neurrian euskara eginez.

Irailaren 20an zabalduko da norbanakoentzat izen-ematea.

Bitartean, auzoz auzo Euskaraldia prestatzeko ardura hartu duten lantaldeak lanean ari dira egitasmoaren berri zabaltzen. Deustun, besteak beste, maiatzaren 25ean Euskaraldia sustatzeko jaitxoa prestatu dute Gazte Lokalean 21:00etan, Orbelak eta Ziztada taldeen kontzertuarekin eta DJ Rlantzen saioarekin. 

Deustualdeko taldearen inguruko informazio gehiago:

11eguneuskaraz@gmail.com

berbaizu@euskalnet.net