Euskalduna zubiak itxita jarraitzen du

uriola.eus 2018ko ira. 7a, 12:18

Argazkia: EH Bildu

EH Bilduk “erakundeen utzikeriatzat” jo du ekainetik Euskalduna zubia itxita egotea bizikletentzat eta mugikortasun urria duten pertsonentzat.

EH Bilduk ohartarazi du Euskalduna zubiak ekainaren 28tik itxita jarraitzen duela mugikortasun urria duten pertsonentzat eta bizikletentzat.

“Zubia itxita dago pertsona horientzat. Norbaitek uste du ekainean izandako arazoak trafikoari eragingo balio oraindik ez lituzketela konponketa lanak abian jarriko?”, salatu du Bruno Zubizarreta zinegotziak.

Konponketa lanak berehala hastea eta bitartean zubiaren gehienezko abiadura 30 kilometro orduko izatea eskatu du udal taldeak, txirrindularien segurtasuna bermatzeko.

Erakundeen “utzikeria” gaitzezteaz gain, Bilboko garraio politika “zaharkituta dagoela eta kotxearen erabileran oinarritzen dela” salatu du kolaizioak. Gainera, EH Bilduk uste du egoera honek “ezbaian jartzen duela alderdi guztiek sinatu zuten Mugikortasun Ituna”.

 Ekainaren 28an Euskalduna zubia ixtea eragin zuen irristatzea. Argazkia: Uriola.eus

 

[2018-06-28] Euskalduna zubia itxi dute egituran irristatze bat egon delako