Imanol Pradalesek, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu du zubiaren arazoa "estetikoa" baino ez dela, eta egiturak ez daukala finkatze arazorik. Hala ere, oposizioko talde guztiek mesfidati erantzun diote, arazoa sakonagoa dela iritzita.
Datorren astean hasiko dituzte konponketa lanak, lau hilera arte luzatu daitezkeenak. Aldundiak 450.000 euro jarriko ditu horretarako.
Pradalesez hitzetan, apurtutakoa sabaiaren xaflak lotzen dituen metalezko plaka bat izan zen. Arrazoiak "mugimendu mekaniko eta termikoak" izan zirela esan du, denborak eraginak.
[2018-09-07] Euskalduna zubiak itxita jarraitzen du
[2018-06-28] Euskalduna zubia itxi dute egituran irristatze bat egon delako