2018/11/23 - 2018/11/24 10:00

Ikus-entzunezkoak

Talde komunikazioaren inguruko ikastaro teknologikoak

Talde komunikazioaren inguruko ikastaro teknologikoak
Euskararen Etxea, Deustualdea

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean Sartu gurekin teknologiaren ur handitan ikastaroak antolatu ditu. Publiko zabalari zuzenduta, teknologiarekin lotutako oinarrizko gaiak landuko dituzte, era teoriko-praktikoan eta ikuspuntu kritiko batetik. Hilean behin egingo dituzte ikastarook, doan eta Euskararen Etxean.

Azaroan Talde komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa saioa antolatu dute. Hainbat gai jorratuko dituzte bertan: posta zerrendak, buletinak, sare sozialak eta hauen erabilera... Azaroaren 23an, ostirala, izango da lehen saioa, 10:00etatik 14:00etara. Larunbatean jarraituko dute, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.