Arangoitiko bizilagunek Eusko Jaurlaritzaren utzikeria salatu dute

uriola.eus 2018ko aza. 16a, 11:06

Bihotzaran Arangoitiko auzokideen elkarteak salatu du 60 zuzkidura-alojamendu biltzen dituen eraikina amaitu bai, baina ingurua urbanizatu gabe utzi dutela. Hainbatetan Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen saiatu diren arren, ez dute administrazioaren erantzunik jaso.

Zuzkidura-alojamenduak beharrak dituzten pertsonentzako etxebizitzak dira. Duela urte erdi amaitu zituen Eusko Jaurlaritzak Arangoitin 60 zuzkidura-alojamendua egiteko lanak. Eraikina bukatu bai, baina ingurua urbanizatu gabe utzi dutela salatu dute auzokideek. Hainbat lapurreta eta apurketa ere izan direla salatu dute. Askotan Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen saiatu diren arren, ez dute administrazioaren erantzunik jaso.