Aldez aurretik esan bezala, behin-behineko urbanizazio bat da, Udalak Euskalduna zubiko biribilgunetik Zorrotzaurreko uhartera iristeko zubiraino eginarazia, eta, berari esker, auzotarrek lotuta edukiko dituzte alde biak. Pasealekura ezin da ibilgailurik sartu, eta 350 metro luze eta 17 metro zabal da.
Obra hesipean egongo da oraindik, eta, hala, 1,50 metro garai den hesi batekin itxi da hura, pertsonak ibaira ez erortzeko. Ondoren, erriberako pasealeku hau Zorrotzaurreko batzorde kudeatzaileak okupatuko du, behin betiko urbanizazio-lanak egiteko.
Kanala irekitzeko proiektuaren finantzazioaren zati bat Eskualde Garapenerako Europar Funtsetik dator, hain zuzen "Europako egiteko modu bat" izeneko hazkunde jasangarriko 2014-2020 EGEF programa eragilearen bitartez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!