Deustuko hirugarren Elkartasun Eguna egingo dute asteburuan

uriola.eus 2019ko aza. 8a, 10:50

Hirugarren urtez jarraian antolatu dute deustuarrek Elkartasun Eguna. Aurtengoa, izan ere, berrikuntzaz beterik dator. Egun bakarreko egitaraua antolatu beharrean, ekintza ugari antolatu dituzte ostiral zein larunbatean.

Patxadaz talde deustuarrak emango dio hasiera egunari Deustuko Gazte Lokalean. Kontzertua gaur arratsaldeko 20:00etan izango da. Ostean 21:30ean Etchecoyeko lagunek luzatuko dute gaua euren erritmoekin. Larunbatari dagokionez mendi martxa abiatuko dute goizean Deustuko mendietan barna eta eguerdian ohikoa den bezala, herri bazkaria egongo da Herriko Tabernan.