"Deustuarrok kalera. Orain Presoak" lemapean, 120 deustuarren babesean aurkeztu zuten dinamika joan den urrian. Bertan aurreratu bezala, Abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Iruña kaleko metro sarreratik abiatuta.
"Elkarbizitzarako eta bakerako" unea dela adierazi zuten udazken hasieran Deustuko Udaltegian egindako aurkezpenean. Horregatik urratsez urrats egungo espetxe politika aldatzea ezinbestekotzat jo eta lehenbailehen konpondu beharreko hainbat puntu aldarrikatu dituzte. Besteak beste urrunketarekin amaitzea, larriki gaixo dauden presoei behar bezala artatuak izateko eskubidea bermatzea eta zigorren batuketen aplikazioa egitea.
Orain Presoak dinamikaren aurkezpena ikusteko sakatu hemen
"Orain presoak. Atera bidera" lemapean beste hainbat deialdi
Uribarri auzoan kalejira animatua antolatu dute abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Paneratik abiatuta.
Abenduaren 27an, ostirala, Sarek herrialdeko mobilizazioa deitu du Bizikidetza plazan (Isozaki dorreak) arratsaldeko 19:00etan.
Urtero bezala, manifestazio nazionala urtarrilean izango da. Urtarrilaren 11n, larunbata, arratsaldeko 17:00etan La Casillan.