Lau hamarkada dira Batallon Vasco Español talde parapolizialak Yolanda Gonzalez gazte deustuarra Madrilen bahitu eta hil zuenetik.
Haren hilketaren 40. urteurrenean eraberritutako horma-irudiko Yolandaren aurpegia ezabatuta agertu da igande goizean, elkarteek salatu dutenez "begira-puntu baten barnean eta Espainiako banderez inguratuta".
Erasoa salatzeko datorren otsailaren 25ean, asteartea arratsaldeko 18:00etan ekitaldi publiko bat egingo dute Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko Auzo Elkarteak, Bizinahi Auzo Guneak eta Bekoerri Kultur Elkarteak. Ekimenean, erasotutako horma-irudia berrezarriko dute.