2021/02/17 17:00

manifestazioa

Gentrifikazioaren kontrako kontzentrazioa deitu dute gaur San Inazion

Gentrifikazioaren kontrako kontzentrazioa deitu dute gaur San Inazion
San Inazio, Deustualdea

San Inazioko auzokideen baratzeen "suntsiketa" ekarriko duten erabakiaren aurkako kontzentrazioa deitu du Errondoko Auzo Etxeak. Gaur 17:00etan Levante plazan.

"Beste eremu askotan gertatzen ari den bezala, Udalaren plan ezkutuak azaleratzen hasi dira azken urte hauetan: Etxebizitza berrien eraikitzea, baratzeen desagerraraztea, Deustuko Erriberaren suntsiketa eta gentrifikazioa… Erabakiak aldebakartasunez hartzen ari dira, baina horren atzean dauden interesak agerikoak dira, lurren birbalorazioa izanik aipagarriena. Pixkanaka natura hiltzen ari dira, auzokideen beharrak kontuan hartu gabe. Horrela jarraituz gero, denbora gutxian bizi-kalitatea bortizki kaltetuko da, belaunaldi berriak arriskuan jarriz" azaldu dute.