Pandemiaren ondorioz Moreno bisitatzera joan ahal izateko, Frantziar estatuan sartzeko, derrigorrezkoa da egun PCR negatiboa eginda edukitzea. Horrek bisitatzera doazenen bidaiak garestitu baino ez ditu egin. Bidaietako gastuei aurre egiteko hainbat ekintza antolatu ditu Itziar Morenoren aldeko auzo dinamikak besteak beste, erakusketa Errondoko Auzo Etxean, dokumentalen proiekzioa...
Auzoko presoari elkartasuna adierazteko mobilizazioa abiatuko da Sarrikotik bihar, eguerdiko 13:30ean.