Bilboko Gazte Sortzaileen Azoka abiatuko da aste honetan

uriola.eus 2021ko eka. 1a, 12:00

Artista gazteen lanak ezagutzera emateko helburuarekin ostegunetik igandera bitartean Bilboko Gazte Sortzaileen Azokaren bigarren edizioa antolatuko da Deustuko Gazte Lokalean. 

Bigarren edizio honetan, inguruko artisten lanak ikustera emateaz gain, bestelako emanaldiak antolatu dituzte Gazte Lokalean. Ostiralean 20:30ean kontzertu akustikoa izango da Xxilemaren eskutik. Larunbatean Leire eta Paula Perez eta Gerizeti Zubiaurreren poesia ekitaldia izango da 17:30ean eta emanaldiei amaiera emateko, arte sorkuntzaren zentzua izango dute hizpide 13:30ean antolatu den mahainguru irekian. 

2020ko abenduan antolatu zuten Kaskagorri Konpartsak, Zazpi Katu Gaztetxeak, Deustuko Gazte Lokalak eta Lurrikarak Gazte Sortzaile azoka honen lehenengo edizioa. 

Irakurri hemen abenduan azokari buruz egindako albistea.