20 urte eta PREST!

PREST! aldizkaria babesteko deia

prestaldizkaria 2021ko eka. 29a, 12:11

PREST! aldizkariak "beste 20 urte iraun ditzan" laguntza eskatu dute lantaldeko kideek. Iragan martxoan bi hamarkada bete zituen Deustualdeko hilabetekariak eta erronka garbi dute: "beste 20 urtez Deustualdea euskalduntzea, tokiko informazioa euskaraz zabaltzea eta herriko sarea ehuntzen jarraitzea". Irakurleen babesa eskatu dute horretarako.

20 urte igaro dira jada Deustualdeko PREST! aldizkaria jaio zenetik, deustuar askoren lanari eta babesari esker urtez urte zabaltzen eta handitzen joan den herri aldizkaria. Urtemugak luzatu digun erronka ez da makala: beste 20 urtez Deustualdea euskalduntzea, tokiko informazioa euskaraz zabaltzea eta herriko sarea ehuntzen jarraitzea.

Horretarako, irakurleen eta deustuar ororen laguntza ezinbestekoa da. Harpide guztiek aldizkaria diruz babestu ezean, nekez bermatuko dugu proiektuaren egonkortasuna eta iraunkortasuna.

Aurten, gainera, babesle berriek 20. urteurreneko lamina jasoko dute opari!

Babesle izateko bete zure datuak hemen: PREST! babesle

 

Informazio gehiagorako:

  • prestharpide@gmail.com / bilbokoaldizkariak@gmail.com
  • 944.471.042
  • Ramon y Cajal 42 - behea  / 48014 - Deustu