Arangoitiko familia bat kaleratze arriskuan dago

uriola.eus 2021ko uzt. 7a, 10:53

Kaleratzea bihar 10:30ean izango da eta emakumeari inongo etxebizitza alternatibarik eskaini ez diotela ohartarazi du Alogerekoak, Deustuko eta San Inazioko etxebizitza sindikatuak. 

Bilboko Arangoiti auzoko emakume bat eta bere adin txikiko alaba kaleratuko dituzte bihar goizeko 10:30ean Deustuko eta Saniko etxebizitza sindikatuak adierazi duenez.

Kaleratze data baino bi aste lehenago heldu zaie etxea uzteko agindua eta sindikatuaren arabera, nahiz eta zaurgarritasun egoeran egon, "ez diete inongo etxebizitza alternatibarik eskaini". Egoera aldatzeko asmoz, Bilboko Gizarte Ekintza Sailaren egoitzara joko du Alogerekoak Arangoitiko auzokidearekin batera, "nstituzioen konplizitate eta eraginkortasun ezagatik auzokideak bere bizia eta etorkizuna bat batean trunkaturik ikusteko 24 ordu baino geratzen ez direnean".