Lan egiten zegoela, aldamio batetik erori eta hil egin zen 37 urteko langile bat Deustun. 2022an garaieratik erorita hiltzen den laugarrena izan da, eta horren harira, ezbeharraren eszenatokian kontzentrazioa egin da gaur bertan. Gehiengo sindikalak gertaera salatu eta istripu mota hauek guztiak ekidin daitezkeela nabarmendu du, erakundeetatik "benetako prebentzio politikak gauzatuz gero".
Udalak atzo agertu zuen hildako langilearekiko elkartasuna. Alkatea eta udal talde politiko guztien ordezkariak buru, elkarretaratze isila egin zuten senide, lagun eta gertukoei elkartasuna adierazteko. Era berean, EAJ-PNVk, PSE-EEk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk hurrengoa azpimarratu dute: “Behar-beharrezkoa da langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurriak bermatzea eta enpresa, administrazio eta langileen ordezko eragile guztiak zeregin horretan gehiago inplikatzea”.