Txangurruzko causa

Prest! aldizkaria 2022ko mai. 3a, 09:00

Peruko osagaiei, zaporeei, teknikari eta tradizioaren eta modernitatearen arteko orekari atxikitutako sukaldaritza du oinarri abenduan zabaldutako Waman jatetxeak.

Urte askoren ostean, abenduaren 23an lortu zuen Gabriel Hamánek bere ametsa egi bilakatzea. Duela 7 urte bere familiak janari perutarrean oinarritutako jatetxea zabaldu zuen Heliodoro de la Torre kalean, Rocotto izenekoa. Orain, bere txanda heldu da eta Madariaga Etorbideko 5. zenbakian Waman izeneko jatetxea jarri du abian, euskal zein perutar produktuen arteko fusioari bidea emanez. Artxandako goi mailako ostalaritza eskolan ikasteaz gain, urtebete eman du Eneko Atxaren Azurmendi jatetxean lanean. Azken urteetan ikasitako guztia praktikan jartzera datorrela azaldu digu.

 

Prezioa: 20€

 

Berezitasuna: Txangurruaren gainean erortzen diren 3 koloretako jakiak

Causa Alimeña sukaldaritza perutarrean oso ohikoa den platera da. Oilasko, barazki eta maionesaz egindako betegarria da hain zuzen. Fusioari jarraiki, Gabrielek txangurruzko kausa ondu du oraingoan.

OSAGAIAK

Txangurru mamia

Otarrainxka eskabetxe zitrikoan

Ahuakatea

Galeper- arrautza

Olibak

ORDUTEGIA

 

 

 

 

 

astelehena

Itxita

Asteartetik ostegunera

13:00–16:00, 19:30–22:30

Ostiral eta larunbatetan

13:30–16:00, 19:30–23:00

igandea

13:00–16:00