Estropada denboraldia Bilbon hasiko da bihar

uriola.eus 2022ko uzt. 1a, 11:13
Arraun Lagunak Donostia Bilbon irabazle aurreko urtean (Argazkia: Arraun lagunak)

Eusko Label eta Euskotren Ligei hasiera emango die Bilboko Itsasadarrak. XIII. eta IV. Bilbo bandera izango da hurrenez hurren gizonezkoen hogeigarren eta emakumezkoen hamalaugarren denboraldiaren inaugurazioan. Erlojupeko formatuan jokatuko da, Euskotren Liga 17:40an eta Eusko Label Liga 18:13an. 

Bilboko itsasadarra izango da estropaden denboraldi berri baten hasieraren eszenatokia. Larunbatean, uztailaren 2an, gizonezko eta emakumezkoen goreneko mailak sasoiko lehen proba jokatuko dute. Eusko Label ligako XIII. bandera eta Euskotren Ligako IV. bandera jokoan egongo dira egutegian ezinbestekoa bihurtu den proban.

Jardunaldia larunbateko 17:40an hasiko da Euskotren Ligako lau trainerurekin. Tolosaldea lehen aldiz parte hartuko du eta Donostia Arraun lagunak, Orio Orialki eta Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeekin lehiatuko da. Udaletxearen parean hasi eta Deusturaino luzatuko da ibilbidea. 

Horren ostean gizonezkoen txanda izango da. 18:13an hasiko da eta lau traineruko hiru txandatan banatuko da. Lehen txandan Kaiku Berez Galanta taldea berriro parte hartuko du Eusko Label ligan eta Getariako Arraun Elkarte debutantearekin, Lekittarra Elecnor eta CR Ares-ekin batera arituko dira. Bigarrenean, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai eta Zierbena Bahias de Bizkaia izango dira, eta ohorezko txandan Amenabar Donostiarra UK 100, Orio Orialki, Matrix Hondarribia eta Itsasoko Ama Sotera.

Itxaso Erroteta, Bizkaiko hiriburuko Gazteria eta Kirol zinegotzia, eta Pedro Olmedillo, ACTko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria egin zuten ostegunean udaletxearen aurrean urteko lehen banderaren aurkezpena.  “Bilborentzat harro egoteko modukoa dela maila goreneko lehiaketa honek hasiera ematea gure itsasadarreko uretan”, adierazi du Errotetak eta “gure kirol tradizioz, historiaz eta nortasunaz gozatzeko aukera paregabea" dela gaineratu du. 

Bestalde Olmedillok hiriaren erdialdean, errekaren ikusgarritasunagatik eta hiriko eraikin esanguratsuenekin egingo den proba dela azpimarratu du: "Pozgarria da Eusko Label Ligako hogeigarren denboraldia Bilbo bezalako estropada-eremu batean hastea". Aurten gainera, Fan Zone-a berreskuratuko du Bilboko banderak eta zaleek bere gunea izango dute. 

Denboraldiaren hasiera

Bilbokoa denboraldiko lehenengo estropada izango da eta Eusko Tren ligak 14 estropada izango ditu. Zarautzen amaituko da uztailaren 21ean eta horren ostean play-offak izango dira Bermeon eta Portugaleten abuztuaren 17 eta 18an. Gizonezkoena 19 estropada izango dira guztira eta abuztuaren 17an Bermeon. Egunean bertan play-offaren lehen jardunaldia jokatuko da eta hurrengo egunean Portugaleten bigarrena. Denboraldia El Corte Ingleseko XLVIII Bandera jokatuko da Portugaleteren 700 urteurrenaren ondorioz.