Secun de la Rosaren LAS PISCINAS DE BARCELONETA izango da, Pabellón 6eko 2022-23 denboraldi honetako lehen ikuskizun gonbidatua. Egileak, nostalgia eta introspekziozko ariketa bat egiten du bakarrizketa formatua duen lan hunkigarri honekin.
LAS PISCINAS DE LA BARCELONETA antzezlanak Sebastian Alonso Roca protagonistaren oroitzapenak aztertzen ditu, eta bereziki 77ko uda azpimarratzen du, “la Barceloneta” ezagutu eta bisitatzen hasi zeneko sasoia. Pertsonaia berri batzuek mundu berri bat erakusten diote. Uda anekdotikoa izaten hasi bazen ere, gerora, bere bizitzako abenturarik handiena bihurtuko da.
Libertarioen poetikari, heroi anonimoei, borrokalariei… eginiko omenaldia da. Antzezlan honek, eskubideak eta askatasunak lortzeko, lehen urratsa eman zuten gutxi batzuen borroka izan zen garaia eta leku jakin bateko errealitatea islatzen du. Izan ere, antzerkiak, bere funtzio soziala betetzea ere beharrezkoa baita.
Secun de la Rosak idatzi, zuzendu eta protagonizatutako lana irailaren 17an eta 18an antzeztuko da (larunbateko emanaldia 20:00etan eta igandekoa 19:00etan) eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.