2022/12/02 - 2022/12/18 20:00

Antzerkia

'¡AY, CARMELA!' berriro Pabellón 6en

'¡AY, CARMELA!' berriro Pabellón 6en
Pabellon 6, Deustualdea

Ramón Bareak zuzentzen duen antzerkia bueltan da Olatz Ganboa eta Diego Pérez antzezleekin. "Arteak, gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da", obra hau José Sanchis egilearen hitzetan.

Duela 30 urte estreinatu zen obra hau eta bueltan dator "gogoratuak izan nahi dituzten guztiei ahotsa emateko eta herrien memoria aldarrikatzeko". Gerra Zibilean, zonalde frankistan harrapatuta dauden bi komiko txiro eta nekatuen istorioaz haratago, ahazturaren kontrako garrasi bat da obra hau.

Adrián García de los Ojos da soinuaren arduradun, Fernando Alcauzar argiztapenarena eta jantzitegiarena Betitxe Saitua. Abenduaren 2tik 18ra bitartean izango da. 20:00etan izango da eta abenduaren 4,6,11 eta 18an 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean erosi daitezke.