Otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna, Joseba Arregi Madrilgo Dirección General de Seguridad delako egoitzan torturaz hil zutenetik, egun seinalatua da Euskal Herrian. 19:00etan Deustuko Done Petri plazatik irten eta ertzaintzaren komisaldegiraino joango den martxan parte hartzeko deia egiten du Bilboko SORTUk.