Ez da batere erraza, egungo bizimoduan, elkarguneak topatzea: sinkronizatu gabeko erritmo eta ordutegi pertsonalizatuak daramatzagu. Sare sozial digitalak ote dira egungo elkargune nagusiak? Nola elkartu eta saretu beste modu batzuetan? Arangoiti auzoan elkartzeko bestelako gune “presentzialak” ere eraiki nahi ditugu: auzoko kaleetan elkartu eta elkarri entzun, solasaldian aritu, abestu... Zergatik ez? Horregatik, Berbaizu Euskara Elkartea, Arangoti Plaza auzokideen taldetxoa eta Arangoiti ikastetxeko kideak batu gara, aurtengo ikasturtean zehar hainbat ekitaldi antolatzeko asmoz eta gogoz.
Solasadirako Arangoti Plazan egindakoak berreskuratuko ditugu, hiru hilabetean behin eta jubilatuen egoitzan (Egileor kalean). Bertan, gonbidatu batek gai baten inguruan hitza hartu eta, ondoren, guztion artean berbetan arituko gara gaiaren inguruan. Lehenengo saioa Ignacio Villota idazleak gidatuko du. Gaia? Zoriontasuna. Nola izan zoriontsu egungo bizimoduan? Azaroaren 15ean (asteazkena) izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan izango dugu elkarrekin gai horri buruz pentsatzeko aukera polita.
Zoriontsu izateko, dena den, abestea izango balitz aproposena? Galderak galdera, eskolako umeek prestatutako kantak entzuteko eta kantatzeko gogotsu gaude, txistularien laguntzarekin. Auzoan zehar eta hiru hilabetean behin egingo dugu. Kantak ezagutzeko, bihotza alaitzeko eta ahotsak batzeko aukera ederra. Lehenengo saioa azaroaren 24an (ostirala) izango da, hau ere arratsaldeko 19:00etan.
Jubilatuen egoitza eta ikastetxeko umeak aipatu ditugu baina edonorentzako elkarguneak dira, noski! Hala ere, gazteengan arreta gehiago jarriz, solasaldiak antolatuko dira eskolako liburutegian. Arangoti Plazan hizlariak helduak izan ohi dira; liburutegian, ordea, hizlari gazteak izango ditugu aurkezle, pasadan urtean Iraia Iturregi (Athleticeko entrenatzailea edo Maite Sarasola, Elorri bertso eskolako bertsolaria) egon ziren moduan. Hau ere hiru hilabetean izango da eta abenduaren 15ean (ostirala) izango da lehenengo saioa. Lotu gabe dago, baina 20.000 especies de abejas pelikulako antzezlea, Andere Garabieta, nahi dugu gure artean.
Eta, tarteka, bestelako ekitaldiak antolatzea ere izan ditugu buruan. Haien artean Haur-filosofia tailerra. Araneko plazan izango da, data zehazteke daukagu, baina Gabonak baino lehen izango da. Zertan datza horrelako tailer bat? Haurrarekin hurbildu eta proba ezazu...
Baditugu, beraz, bidean topo egiteko elkargune nahikotxo egongo prestatuta. Ea baten batean kointziditzen dugun, atsegin handiz.