“Uholdeak, jaiak eta antolakuntza” hitzaldia gaur San Ignazioko Udaltegian

uriola.eus 2023ko urr. 19a, 17:23
Argazkia: Bilboko Konpartsak

19:00etan izango da ekitaldia San Ignazioko Udaltegian. Karmelo Landa, lehen Jai Batzordeko kidea (1978), Macu, San Ignazioko auzokidea eta Jone Jai Batzordeko kidea izango dira hizlariak. Hitzaldiaren ostean argazki erakusketa eta luntxa egingo dute Errondoko Auzoetxean.