Bekoerri lokalaren agur jaia ospatuko da gaur arratsaldean.

uriola.eus 2023ko urriaren 20a

Hasiera guztiek dute amaiera bat eta Bekoerrtiko lokalari bere heldu zaio. Bertan bizi izandako guztiagatik topa egitera gonbidapena luzatu dute Bekoerri elkarteko kideek: “Ateak itxi arren, gure amaren etxea defendatuko dugu!”

19:30etan hasiko da ospakizuna trikipoteoarekin, 20:30etan Enara izango da kontzertuan, 21:30etan luntxa eta, amaitzeko, 20:30etan karaokea eta Dj-ak, beste sorpresa askoren artean!