ANTZERKI ARINEKO 12. JARDUNALDIAK
maiatzaren 2an 19:30ean, 3an 19:30ean eta 4ean 12:00 eta 19:00etan.
DESTINY DRIVER
Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du.
Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.
FITXA
Konpainia: Zeinek daki.
Testua: Markos Goikolea.
Zuzendaritza: Olatz Ganboa.
Antzezleak: Ugaitz Alegria, Getari Etxegarai.
Hizkuntza: Euskaraz.
Gidoi Saria Café Bilbao-Tartean Teatroa