Abenduaren 20 (19:30ean), 21(19:30ean) eta 22an (19:00etan) INDUBIO konpainiak bere bigarren lana aurkeztuko du, UNA CRÓNICA DE VIOLENCIA.
Heraklesen mitoa zalantzan jartzen duen antzezlana da, baita gaur egun indarkeriarekin dugun harremana eta bere irakaspenak gure kultura garaikidearekin nola erlazionatzen ditugun ere. Horretarako, Heraklesen 12 lan ospetsuak ekarri dizkigu gaur egunera, eta publikoari parte harrarazten dio, hainbeste menderen ondoren indarkeriarekiko harreman hori aldatu den (edo ez) aztertzeko.
Pieza hau indarkeriaren kontzeptuari buruzkoa da. Baina, batez ere, edozein pertsonak sentitu ditzakeen bulkada bortitzetatik, indartsuenetatik hasi eta “kaltegabeenetaraino”. Indarkeria matxistaz, indarkeria politikoaz eta indarkeria bidezkoaz hitz egiten digu, eta indarkeria horietakoren bat zilegia edo legez kontrakoa den gure gizartean.