2025/11/28 19:00 - 20:30

Antzerkia

"Igogailua" antzezlanaren aurrestreinaldia La Fundición aretoan

"Igogailua" antzezlanaren aurrestreinaldia La Fundición aretoan
La Fundicion Aretoa, Deustualdea

Azaroaren 28an, Bilboko La Fundición Aretoak Igogailua obraren aurrestreinaldia hartuko du. Arantza López aktore eta zuzendariaren proposamena da, eta Fábrica de Brujas-Sormen Kolektiboak sustatzen du. Aktore lanetan Itziar Fragua, Leire Ormazabal eta Aiora Sedano aktoreak daude.

Antzezpenaren ondoren, zuzendariak eta aktoreek solasaldi batean parte hartuko dute publikoarekin. Solasaldi horretan, obraren hainbat alderdi jorratu, iritziak trukatu eta hausnarketa-une bat partekatu ahal izango da.